Skip to main content

Nola aukeratu eguzki-panelen instalatzaile bat Gipuzkoan

05 Abendua 2024

Eguzki-paneletarako instalazioa erabaki garrantzitsua da energia aurrezteko eta ingurumena zaintzen laguntzeko. Hala ere, Gipuzkoan instalatzaile egokia aukeratzeak proiektuaren arrakastan eragin handia izan dezake. Hona hemen kontuan hartu beharreko aholku batzuk:

Esperientzia 
Aukeratu esperientzia frogatua duen enpresa bat fotovoltaiko-instalazioetan. Tokiko enpresa batek inguruko clima eta ezaugarri teknikoak ezagutzen ditu, eta horrek zure instalazioaren errendimendua hobetzea ahalbidetuko du. Gainera, aztertu beste bezeroen iritziak eta testigantzak.

Azterketa teknikoa eta diseinu pertsonalizatua
Instalatzaileak aurretiko azterketa bat eskaini behar dizu, zure energia-kontsumoa, teilatuaren orientazioa eta eskuragarri dagoen espazioa kontuan hartuta, panelen eraginkortasuna maximizatzeko. Proposamena zure beharretara egokituta dagoela ziurtatu.

Diru-laguntzak eta laguntzak kudeatzea
Gipuzkoan hainbat laguntza daude eskuragarri, hala nola IBIren hobariak edo PFEZaren kenkariak. Aukeratu kudeaketa hauek egiten lagunduko dizun enpresa bat, inbertsioan ahalik eta gehien aurrezteko.

Materialen kalitatea eta bermea
Egiaztatu marka ezagunetako eguzki-panelak eta inbertsoreak erabiltzen dituztela, eta produktuen zein instalazioaren bermeak eskaintzen dituztela.

Legeztatzea
Instalatzaileak derrigorrezko baimenak eta ziurtagiriak kudeatu behar ditu, egungo araudia betetzen dela bermatzeko.

Azkenik, eskatu hainbat aurrekontu eta alderatu prezioez gain, eskeinitako zerbitzuak ere. Ondo planifikatutako inbertsio batek zure fakturetan %70era arte aurrezteko eta instalazioa urte gutxitan (9) (10) amortizatzeko aukera emango dizu.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI AL DUZU?

Gurekin harremanetan ipintzeko aukera ezberdinak dauzkazu, alboko formulario hontatik ere mezu bat bidali dezakezu.