Auto elektrikoentzako
kargagailuak
IRITSI DA ETORKIZUNEKO
MUGIKORTASUNA
MUGIKORTASUN JASANGARRIA
Auto elektrikoentzako kargagailuak instalatuta TAPIA ENERGIAk gaur egunera zakartza eta etorkizunera zaramatza. Klima krisialdiak eta ingurmenarekiko konpromisoak igorpenik gabeko energia eredura garamatzate. Mugikortasun jasangarria errealitate bat izateaz gain, elektrikoa da.
ADITUAK GARA AUTO ELEKTRIKOEN KARGAGAILUAK INSTALATZEN. TAPIA ENERGIAK MUGIKORTASUN ELEKTRIKORA LOTUKO ZAITU
Zure beharretara egokitzen den kargatze puntuarekin mugikortasun adimentsura konektatuko zaitugu.
INSTALATZEN DITUGUN AUTO ELEKTRIKOENTZAKO KARGAGAILUAK
NON INSTALATU AUTO ELEKTRIKOENTZAKO KARGAGAILUAK
ETXEBIZITZA EDO KOMUNITATEETAN
Etxebizitza partikularretarako, baserritarako zein bizilagunen komunitateetarako izan, mota ezberdinetako kargatze puntuak daude eta TAPIA ENERGIAK zure beharretara egokitzen den soluzioa eskainiko dizu. Eguzki plaka fotovoltaikoekin zuk sortutako energia erabili dezakezu autoa kargatzeko.
KARGAGAILUA LANTOKIETAN
Enpresatan auto elektrikoaren erabilera zabaltzen ari da. Gizarte mailan edatzen ari da eta enpresatara ere iritsi da. Irudi aldetik eta arrazoi ekonomikoak direla, enpresetan auto hauek ikustea gero eta normalagoa da. Dirulaguntzak ere arautu dituzte autoen erosketa eta kargagailuen instalakuntzarako.
ERAIKIN KOMERTZIALETAN ETA APARKALEKUETAN
Auto elektrikoen iritsierak espazio publikoetan kargagailuak instalatuta izatearen beharra sortu du eta gero eta ohikoagoa da instalakuntza hauek dauzkaten eraikinak topatzea. Kargatze puntua izatea edo ez izatea erabakiorra izan daiteke toki batera edo bestera joan aukeratzerakoan.
DIRULAGUNTZEN INFORMAZIOA ONDOKO LOTURAN…🔋
Auto elektrikoaren abantailak ezagutzen al dituzu?
AUTOA ETXEAN KARGATU DEZAKEZU EGUZKI PLAKEK SORUTAKO ENERGIAREKIN
Aurrezpena
Mantentzea, asegurua, kontsumoa… auto elektrikoen prezioa jeisten eta gainera dirulaguntzak!
Jasangarria
Mugikortasun jasangarrirako bidea egingo duzu, CO2 isurketarik gabeko eredu baterantz.
Soinu gutxikoa
Auto elektrikoek, gurpilek sortzen dutenaz gain, soinu kutxadurarik gabekoak dira, isilak benetan.
Mantentze-lana
Urteko azterketaz haratago auto elektrikoek ez dute bestelako mantentze-lanik behar izaten.
Erosotasuna
Motorraren neurri txikiari esker barnealdean toki gehiago dute eta zure bidaia atseginagoa izango da.
Karga puntua
Kargagailua etxean instatuta zure baliabideen kontrola hartuko duzu eta burujabe izan zaitezke!