• Eguzki plaka
    fotoboltaikoak

    ONGI ETORRI
    BURUJABETZA ENERGETIKORA

ENERGIA BERDEA

TAPIA ENERGIA eguzki plaka fotovoltaikoak instalatzailea da eta argindar iturri handienera konektatzen zaitu. Zure negozioa, etxebizitza eta orohar zure instalakuntzak indartzen ditugu, ingurumena errespetatu eta zure menpekotasun energetikoarekin amaitzen duten soluzio teknologikoekin.

EGUZKI PLAKA FOTOVOLTAIKOAK INSTALATZEN ESPEZIALIZATUTA, TAPIA ENERGIAK AUTOKONTSUMO FOTOVOLTAIKORA LOTUKO ZAITU

Eguzki energiak argindarra eta dirua aurreztera zarama, energia adimentsua da… etorkizunez betetako energia.

Eguzki plaka fotoboltaikoak dakartzan abantailak

DOAKO ENERGIA, GARBIA ETA BURUJABETZA

Aurreztu

Eguzki plaka fotovoltaikoekin aurreztu %70etaraino zure argindar fakturan.


Ecofriendly

Energia berdearekin ingurumena zainduko duzu, zure konpromisoa da, zuk ere mundua alda dezakezu!


Kontrola

Zure energia propia sortzearekin batera ekoizten duzunaren jabe izango zara, zure esku dago!


EGUZKI PLAKA FOTOBOLTAIKOAK NON ETA NOLA?

  • Eguzki plakak

    Eguzki izpiak argindar bihurtzea da plaka hauen zeregina.
  • Inbersorea

    Energia etxean kontsumitzeko modura egokitzen du.
  • Kontagailua

    Energia instalakuntzak sortutako argindarra neurtzen du.
  • Sarera konektatua

    Instalakuntzak argindar sarera konektatua jarraituko du.

INSTALAKUNTZA MOTAK

AUTOKONTSUMORAKO INSTALAKUNTZA

Instalakuntza mota hontan sortzen den energia autokontsumora bideratzen da, beraz instalakuntzaren jabeak bere eguzki energia plakek sortzen duten argindarra kontsumitzen du. Beharra suertatzen den kasuetarako, instalakuntza hauek argindar sarera lotuak jarraitzen dute.

SARERA KONEKTATUTAKO INSTALAKUNTZA

Eguzki energiaren bidez sortutako argindarraren helburua sare orokorrarekiko menpekotasuna jeitsi eta faktura murriztea denean, eguzki plaken instalakuntza soluzio paregabea da etxeko, lantegiko edota nekazal ustiapeneko energia hornikuntza ordezkatzeko.

INSTALAKUNTZA ISOLATUAK

Sarea bertara irisarazteko zailtasun teknikoa dela, distantziagatik edo kokapenagatik izan, instalakuntza hauek argindar sare orokorraren hornidura iristen ez den tokietan egiten dira eta plaka fotoboltaikoei esker eguzki energiaz baliatzen gara elektrizitatea sortzeko.

AUTOKONTSUMORAKO ARAUDI BERRIA

2019ko apirilaren 5ean Argindar Elektrikoaren Autokontsumoa arautzen duen Errege Dekretu berria argitaratu zen. Araudiaren arabera orain autokontsumoa justuagoa eta onuragarriagoa da kontsumitzailearentzat, jatorria iturri berriztagarrietan daukan argindar elektrikoaren banaketa lortzen da eta berotegi efektua sortzen duten gases igorpena gutxitzea da.

Araudi berri honi esker energia sorkuntzaren banaketa merkatu librearen ereduan txertatzen da. Jarraian autokontsumo mota nagusiak.

INSTALAKUNTZA ISOLATUAK ERREGE DEKRETUAREN APLIKAZIO-EREMUTIK KANPO GERATZEN DIRA.

SOBERAKINIK GABEKO AUTOKONTSUMOA

Soberakinik gabeko autokontsumora bideratzen diren instalakuntza fotovolatikoetan kontsumitzailea da subjektua baliagarri bakarra, hau da, pertsona titularra. Instalakuntza hauek ezin dute argindarra sare orokorrera energia soberakinik bidali eta igorpenen kontrako sistema bat instalatu behar dute. Administrazio tramite gutxi dauzka.

SOBERAKINAK SARERA IGORTZEN DITUEN AUTOKONTSUMOA

Eguzki plakek sortzen duten energia soberakina argindar sare orokorrera igortzen da. Adibidez, mota hontara lotzen dira egunaren momentu jakinetan sortutako energia kontsumitzen ez duten etxebizitza edo lantegiak. Soberakinari ematen zaion trataeraren arabera energia bi modutara sailkatu daiteke:

KONPENTSAZIORA LOTUA 100 Kw baina gutxiagoko potentzia instalatua daukaten etxebizitza eta lantegiak sartzen dira. Argindar hornitzaileak sarera igorritzen den energiaren ordainetan gure fakturan konpentsatuko du.

KONPENTSAZIORIK GABEKOA 100 Kw baina gehiagoko potentzia instalatua daukatenak. Kasu honetan igortzen den soberakina ez da konpentsatzen, argindar hornitzaileari saltzen zaio legeak arautzen duen prezioan.

TAPIA ENERGIAREN SOLUZIOAK

EGUZKI PLAKA FOTOBOLTAIKOAK INSTALATUTA ZENBAT AURREZTUKO DUZUN JAKIN NAHI AL DUZU?

Bidaliguzu zure energia hornitzailearen faktura bat eta zenbat aurreztuko duzun kalkulatuko dugu.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI AL DUZU?

Gurekin harremanetan ipintzeko aukera ezberdinak dauzkazu, alboko formulario hontatik ere mezu bat bidali dezakezu.